Grebari eusten diote Osasunbideko sindikatuek

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 15a, 11:51

Osasun Sistema Publikoko langile guztientzako lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte LABek, SAEk, UGTk, ELAk, CCOOk eta Nafarroako Osasun Plataformak.

“Behingoz “hasi dira negoziatzen. Orain dela bi aste elkartu ziren azkenekoz Osasunbideko intersindikala eta Osasun departamentua; eta sindikatuen iritziz, hasi dira hizketan “benetan” langileen baldintzak aldatuko dituzten gaien gainean. “Hitz egiten ari gara esklusibitateaz eta plantillaren dimentsionatzeaz, eta horiek nola aplikatu daitezkeen aztertzen; lanbide karrera langile guztientzat nola garatzen ahal den zehazten hasi gara, kronograma, finantzazioa eta lege proposamena aztertuz”, azaldu du greba batzordeko kide Unai Sueskunek.

Gobernuaren proposamenaren zain daude, egun, hitz egindakoaren ostean,  bidaltzeko konpromisoa hartu baitzuen departamentuak. Proposamenik gabe, hitz egiten jarraitzeko oinarririk ez dute, baina negoziatzeko borondate osoa agertu dute sindikatuek. “Akordio zehatz batera iritsi gaitezke, baina iritsi bitartean, mobilizazio guztiei eusten diegu, greba barne”, zehaztu du.

Gaur egin dituzte lehenengo protestak. Nafarroako osasun etxe, zentro eta ospitale guztietan deitu dituzte langileak elkarretaratzera, kasu honetan Nafarroako Osasun Plataformaren babesarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!