Lazaro Elizalde (Osasun plataforma): “Nahiko epelak dira proposatu dituzten neurriak”

Lohizune Amatria Zabalza 2023ko mar. 15a, 09:53

Langile guztien lan baldintzak hobetzea eskatzeko elkarretaratzeak eginen dituzte osasun etxe, zentro eta ospitale guztietan Osasunbideko sindikatu nagusiek, Nafarroako osasun plataformarekin batera.

Bigarrenez grebara joko dute Osasunbideko sindikatu nagusiek, martxoaren 23an. Osasun Sistema Publikoan aritzen diren langile guztientzako lan baldintza duinak aldarrikatuko dituzte, ez baitute uste gobernuak iragarritakoa nahikoa denik. Elkarretaratzeak eginen dituzte gaur 11:00etan osasun etxe, zentro eta ospitale guztietan.

Bi lege proposamen urgentziaz tramitatzen dira parlamentuan. Gobernuak Medikuen sindikatuarekin sinatutakoa bildu dute lege horietako batean, esklusibotasuna bere horretan mantenduz eta karrera profesionala ezartzeko konpromisoa jasoz. Exekutiboak sindikatu jakin batzuei lehentasuna eman diela salatu du Lazaro Elizalde Osasun plataformako kideak.

Manifestazioa eginen dute larunbatean, 17:00etan Golemetatik. Osasun plataformak uste du plantilla osoaren egokitzapena beharrezkoa dela osasun sistema indartzeko, eta horregatik egin dute bat deialdiarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!