Nafarroak 57.529.315 euro jaso ditu Estatuan Ibilgailu Elektrikoaren eta Konektatuaren sektorean Ekonomia Berreskuratu eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikotik (gaztelaniaz PERTE VEC). Hala jakinarazi du gaurkoan Ministroen Kontseiluak.
Lehenengo deialdian 794 milioi euroko 10 proiektutarako laguntzak eman dituzte; horietatik 526 milioi euro dirulaguntzak dira eta 268 milioi euro maileguak. Nafarroak aipatutako 57,5 milioi euroak jaso ditu.
Automozio Jasangarriko Programaren deialdian 11 proiektu onartu dituzte, 68 enpresa parte-hartzailerekin, 40 milioi euroko dirulaguntzarekin eta 75,2 milioi euroko aurrekontuarekin.