Osasuna ez dago ados Madrildik jasotako erantzunarekin

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 14a, 13:46

Gaztelu plazako erakundeak berretsi du "beti" errespetatu izan duela epaileen lana.

Osasunak Luis Medina Cantalejo Epaileen Batzorde Teknikoaren erantzuna jaso du Sadarren, Celtaren aurkako partidan Abderi baliogabetutako golagatik eskatutako azalpenen inguruan. Madrildik iritsitako erantzunak baino ez du Gaztelu plazako klubaren gogoa asetu, eta webgunean argitaratutako agiri batean Osasunak adierazi zuen jasotako azalpenak ez datozela bat eskatutako argibideekin.

Talde gorritxoari bidalitako gutunean, Futbol Federazioko Epaileen Batzorde Teknikoko presidente Medina Cantalejok VAR sistema defendatu  du, jokaldi horretan teknologia ondo aplikatu zela dio, Chimy jokoz kanpo zegoela eta, pauso bat aurrerago, epaileen profesionaltasuna zalantzan jartzea onartzen ez duela ohartarazten du.

Federazioak ebere aldetik ere erantzun dio gorritxoen idatziari eta Futbolaren Hiriko instalazioak bisitatzeko aukera eskaintzen dio Osasunari, Epaileen Batzorde Teknikoarekin lan-jardunaldi bat partekatu ahal izateko eta epaileek egunez egun euren lan jardunean aplikatzen dituzten profesionaltasuna eta txukuntasuna zuzenean behatu ahal izateko.

Osasunak Fran Canal Zuzendari Orokorrak sinatutako ohar berri baten bidez gonbidapena onartu du baina berretsi du Abderen golari buruzko informazio osoa, irudia eta audioa, jasotzeko eskaera.

Gorritxoen bozeramaile izendatutako Canalek argi utzi izan nahi du Iruñean beti errespetatu izan dela epaileen lana, eta, gainera, teknologiaren erabilera berrikusteko eskatu dutela, hain zuzen ere, haien lana errazteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!