Gaur, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Medicis medikuntza pribatuko enpresaren lokalaren aurrean egiten du elkarretaratzea, "Nafarroako Osasun Zerbitzuak zentro honetara lesio eta patologia jakin batzuk diagnostikatzeko behar diren irudi-proba ohikoenetako batzuk" bideratzen dituela salatzeko. Proba horien artean erresonantzia magnetikoa, ekografiak eta abar daude. Kritikatu dute gainera hori gertatzen dela "osasun-etxeetako ekografoek hautsa pilatzen duten bitartean".
Euskal Herriko eskubide sozialen kartatik, "osasun-sistema publikoak egin beharko lituzkeen jarduera askoren deribazioak, azpikontratazioak eta kanporatzeen" aurkako salaketak azpimarratu dituzte. Finean, "zentro pribatuetara deribazioak finantziatzen diren bitartean, aurrekontuetan sistema publikoak gero eta pisu handiagoa" galtzen duela azpimarratu dute aurrekontuetan.
Agerraldian gainera, Osasunbidea – Nafarroako Osasun Zerbitzutako Intersindikalak (LAB, CCOO, UGT, ELA eta SAE) eta Nafarroako Osaun Plataformak martxoaren 15, 18 eta 23rako deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deialdiarekin bat egin dute gaurkoan, hori "herritarrei" luzatuta.
Gogor jo dute osasunaren kudeaketa pribatua egiten duten enpresen aurka besteak beste zehaztuz "CUNren sistema publikoaren banpirizazio tradizionalari, San Miguel klinikakoari, San Juan de Dios klinikakoari, beste negozi batzuk" gehitu behar zaizkiola, hala nola "Medicis zentroa, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko kudeatzaileen eskuzabaltasuna dela". Azaldu dute "lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apusta egiten dutela esaten badute ere, aurrekontu publikoen parasitazioan eta empresa horietako enplegu eta lan-baldintzen okertzea" gauzatzen dutela "errealitatean".
Gogora ekarri dute "Nafarroako jendarteak" badakiela "pribatizazio honi nola aurre egin" eta adibide gisa paratu dute"ospitaleko sukaldeen itzultzeak, CUNeko pertsonalari eta haien familiei osasun-arreta emateko kontratuak baliogabetzeak eta bateraezintasun medikoen anulazioaren paralizazioak" mobilizazio sozialari esker lortu zirela. adierazten digute zeinen garrantzisua den gizarte-mobilizazioa; deskapitalizazio eta pribazitazio arriskuan dagoen osasun-sistema publikoaren defentsan.
Honekin guztiarekin "aipatutako guztiagatik, Nafarroako jendarteari" dei egin diote heldu den asteazkenean, hilaren 15ean, 11:00etan osasun-zentroetan kontzentratzeko. Gainera, larunbatean, hilak 18, 17:30tan Golem zinemetatik aterako den manifestaziora joateko deia ere luzatu dute, eta hilaren 23an Nafarroako Osasun Zerbitzuan egitekoa den grebari atxikimendua erakutsi.