Lerinen D eredua eskaintzeko eskatu dute

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 10a, 08:17

Elkarretaratzea egin zuten atzo haurrentzako euskarazko hezkuntza eskatzeko. Gutxienekoak bete arrean, herrian D eredua hautatzeko aukerarik ez die eman gobernuak aurre matrikulazio epean.

D eredua zabaltzeko aldarriak geroz eta zabalagoak dira Nafarroan. Leringo Udaletxeko plazan egindako elkarretaratzean herriko 19 familiak bertako eskolan D ereduko lerro bat irekitzeko eskatu zuten. Eskaera joan den azaroan egin zuten eta atzo goizean berretsi. Elkarretaratzean, kaltetuek adierazi zuten "ikastetxera eraman" zituztela "matrikula-eskaerak", baina ez dizkietela onartu. Beraz, gaur bertan erregistratuko dituzte Hezkuntza Sailean, atzo ostegunarekin amaitzen baitzen matrikulazio-epea, gurasoek adierazi zutenez.

Protestarekin batera, ohar bat irakurri zuten, "D ereduan matrikulatu zitezkeen haurren kopurua 25ekoa izan arren" (eta kopuruak legeak ezartzen duen gutxienekoa gainditu arren), "erantzunik jaso ez" dutela esanez.

Deialdia Sortzen gurasoen elkarteak eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak babestu zuten, eta adierazi zuten "Hezkuntzako zuzendari nagusiaren erantzuna" izan zela "ikastetxean lekua falta dela", eta hori dela eta, familiei ez zaiela "txosten teknikorik helarazi", eta ez zaiela "jakinarazi konponbideak aztertzeko asmorik dutenik ere" ziurtatu zuen atzo Agurne Gaubekak, Behatokiko zuzendariak.

Zentzu horretan, ziurtatu zuen gaur Udalari eskatuko diotela "ikastetxearen aldameneko eraikinetakoren bat uztkeo" , Hezkuntza Sailaren esku utz dezan: Lerinen D eredua ez irekitzeko arazoa benetan espazio faltaga izatekotan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!