Ez dira Kakun Mainzne neskak Leganeseko lauko finalean izango baina harro egoteko partidu egin zuten Athletic-en kontra. Bilboko taldearen aurreko lerroen kalitateak erabaki zuen partidua, izandako bi aukeretan sareratu baitzuten baloia zuri-gorriek.
Osasunak baloiaren jabetza eta golaukera nagusiak izan zituen aldiz, lautan gorritxoen jaurtiketek jo zuten ateko zutoina eta beste behin atepetik atera zuen atzelari zurigorri batek baloia.
Arerioen entrentzaile Iraia Iturregik Osasunak eginiko lana aitortu zuen, baina zorte kontua izan zela ukatu. Bere jokalarien kalitatea goraipatu zuen, haien artean partidua desorekatu zuen Ane Azkona azpimarratuta. Azkona gorritxo ohia izan zen partidua desorekatu zuena.
"Punteria kontua izan da" aitortu zuen Kakun Mainzek gorritxoen entrenatzaileak, ziurtatuz inoiz ez zaiola halakorik gertatu. Hala ere harro egoteko partidua osatu zuten gorritxoek. Osasunako jokalarien artean partidu benetan azpimarragarria egin zuen Maite Valerok lehen taldera salto egin duen harrobiko jokalariak, haren doaiak azpimarratu zituen ere Mainz entrenatzaileak.
Osasuna igandeko partidua prestatzen hasiko da gaur bertan. Barça B liderraren aurka jokatuko dute, igoera lortzeko bidea markatuko duen norgehiagoka. Igandean izanen da, eguerdian Bartzelonan.