Osasunak lauko-finalerako txartela lortu nahi du euskal derbian

Iosu Ganuza Garcia 2023ko mar. 9a, 13:41

Partiduaren kontakizuna FM98.3an eta www.euskalerriairratia.eus atarian eskainiko da. 

Astebetean hitzordu historiko bi pilatu zaizkio Osasunari Kopan. Gaur emakumeen ordua heldu da, maiatza amaieran Leganesen jokatuko den lauko finalerako sailkatzeko aukera izango baitu Kakun Mainzen taldeak arratsaldeko euskal derbian.

Entrenatzailearen hitzetan albisterik onena partidua etxean jokatzea da, zale gorritxoekin batera eta Mainzek espero du “Osasunaren festa garaipenarekin amaitzea”.

Gorritxoak indarberrituta iritsi dira final-laurdenetako kanporaketara AEM arerioa erraz gainditu ostean. Aurrean azken urteetako distira ez duen baina garaipen garrantzitsu batek ere bultzatuta iristen den Athletik izango dute aurrean. Jokalari gisa partidu historikoak jokatu dituen Iraia Iturregi da entrenatzailea.

Bazkideen eskura jarritako sarrera guztiak saldu ditu Gaztelu Plazako klubak eta giro bikaina espero da.

Hitzordua arratsaldeko zazpiak hogeita bost gutxiagotan izango da Taxoaren eta Euskalerria Irratiak partidu historiko honekin bat egin nahi izan du eta FM98.3an jarraitu ahal izango dute entzuleek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!