Milaka feministek hartu dituzte Iruñerriko auzo, herri eta hirietako kaleak, martxoaren 8an. Zaintza sistema heteropatriarkala iraultzeko unea dela aldarrikatu dute. "Bizitzak erdigunean jarriko dituen komunitate batean bizi nahi dugu, guztion oinarrizko eskubideak bermatuko dituen jendarte batean, indarkeriarik gabeko jendarte batean", jaso dute manifestuan.
Hori aldarrikatzeko prozesua abiatu dute, greba feminista orokor baterako deia eginenez udazkenerako. Zaintza eskubide kolektiboa eskatuko dute.