Lan-istripua izan da Altsasuko Sunsundeguin

Sunsundegui markako autobus bat. Iturria: Sunsundegi

63 urte dituen behargina, autobus baten sabaitik barrukaldera erori da eta bizkarrean traumatismoa izan du.

63 urteko langile bat zauritu da astearte honetan Altsasun, Sunsundegui enpresan izandako lan-istripu batean. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dute, bizkarrean traumatismoa zuela.

Ezbeharra 09:28an jazo da, langilea autobus baten sabaitik barrukaldera erori eta bizkarrean kolpea hartu duenean, Nafarroako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.

Zonaldeko mediku taldea, anbulantzia arrunt bat, medikalizatutako beste bat, helikoptero bat, suhiltzaileak eta foruzainak bertaratu dira. Langilea HUNera eraman dute, bizkarrean lesioak zituela.