Nekatuta daude hezkuntza arloko sindikatuak, negoziazio mahai sektorialean Nafarroako Gobernuak beren aldarrikapenei ez dielako baliorik ematen. "Gutxietsi gaituzte" salatu dute sindikatuek grebara deitzeko komunikatuan, "Negoziazio kolektiborako tresna nagusia kontsulta organo bihurtu nahi izan da, ez da izan guztioi eragiten diguten lan baldintzei buruz negoziatzeko gunea".
Premiazko negoziazioa ireki dezala eskatu diote Nafarroako Gobernuari, irakasleen lan eskariei erantzuteko: ratioen jaitsiera hezkuntza etapa guztietan, KPIarekiko soldata igoera, behin behinekotasuna %8 errealetitik behera mantentzea eta gainkarga burokratikoa murriztea ikasleen premiei denbora esekaini ahal izateko. Aldarrikapen hauek lortuta, irakasleen lan baldintzak hobetzeaz gain, eskaintzen duten zerbitzua hobetuko litzatekeela uste dute sindikatuek.
Apirilaren 3an greba eginen dute hezkuntza publikoko irakasleek
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) March 6, 2023
👉🏽Hezkuntza mahai sektorialean beren aldarrikapenei baliorik eman ez zaielako kalera irtengo dira @LABnafarroa @STEILAS_ @ccoonavarra @ELANafarroa @ugtnavarra pic.twitter.com/lvmTh8hyQu