Beaumonten aurkako espioitza gaitzetsi du parlamentuak

Lohizune Amatria Zabalza 2023ko mar. 6a, 10:54

Parlamentuko talde guztiek “oso larritzat” jo dute auzia.

Maria Jose Beaumont eta bere ingurua PPren Espainiako Gobernuaren jomugan izan direla agerian utzi du Kitchen auziari lotutako dokumentazioak. Estatuko Segurtasun idazkariak eta poliziako goi kargudunek espiatu zuten, Mariano Rajoy gobernu buru zela.

Espioitza “oso larri eta desegokitzat” jo dute Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak, eta adierazpen instituzional bat aurkeztu dute parlamentuko Mahai eta Eledunen batzordean talde guztiek gaitzespena erakusteko. Bat egin dute testuarekin Navarra Sumak eta PSNk.

Parlamentuko taldeek jakin nahi dute Nafarroako Gobernuko kide gehiago zelatatu ote dituzten, eta parlamentuak  erantzukizunak argitzea eta beharrezko neurriak hartzea eskatu du adoerazpenaren bitartez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!