Jaiotze tasa amiltzen ari da. Nafarroan, gero eta gutxiago dira hezkuntza sisteman sartzen diren hiru urteko haurrak. Hezkuntza Departamentuaren aurreikuspenen arabera, aurten Nafarroan bizi diren eta 2020an jaio ziren 5.201 haur aurre-matrikulatu ahal izanen dituzte. Azken bi hamarkadatako daturik baxuena izanen litzateke.
Bi bide daude aurre-matrikulazioa egiteko: aurrez aurre ikastetxean, eta internet bidez Nafarroako Gobernuaren Educa atarian. Betiere eskaera bakarra egin behar da. Hartan sei ikastetxe hauta daitezke, nahiago den horretatik hasita.
Eskaerarekin batera famili liburua aurkeztu behar da, edo famili lotura egiaztatuko duen beste ezein agiri ofizial. Horretaz gain, erroldatze agiriaren kopia bat. Horretan haurrarekin batera gurasoetako bat ere agertu behar da.