Larunbata eta igandean entrenatu da gizonezkoen Osasuna Vigoko Celtaren aurkako partidua prestatzeko. Asteazkenekoa gau magikoa izan zen baina aurrera begira jarri behar dira, finalerdiaren itzuliaren aurretik Ligako lau partidu jokatu beharko dituztelako.
Sadarren dute gaur lehen hitzordua, talde galizarraren aurka. Osasunak bi baja izanen ditu: Ruben Peñak min hartuta jarraitzen du eta Ruben Garciak ez zuen atzoko lan-saioa osatzerik izan. Ikusi beharko da Jagoba Arrasatek minutuak emango ote dizkion Nacho Vidali, eskuin hegalekoak mendikuaren sendagiria jaso eta hamar egun igaro direnean. Herrando erdiko atzelari gaztea sartu du deialdian Jagoba Arrasatek.
Vigoko taldea dinamika onean da, atzean utzi ditu jaitsiera postuak eta gorritxoengandik 6 puntura daude. Agustin Marchesinek eta Oscar Minguezak min hartuta jarraitzen dute, eta Renato Tapiak zigorra beteko du Osasunaren aurka bi txartel izateagatik.
Salbazio matematikoa lortzera begira eta europako postuak bistatik ez galtzeko, urrats garrantzitsua eman dezake Osasunak astelehenean.