Heldu den astean irekiko den ikastetxeetako aurrematrikulazio kanpainari begira ohiko agerraldia egin du Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendarien Elkarteak, NIZEk, D ereduan matrikulatzeko gonbitea luzatuta.
Ohi bezala sare sozialen bidez zabaltzeko bideoak osatu dituzte euskara ardatz duen hezkuntza ereduaren bertuteak azpimarratuz. Horietan Saioa Alkaiza bertsolaria, Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea, eta D ereduko bi guraso azaltzen dira: Elizondoko ikastetxeko Majda Dyian Alimmouch eta Mendigorriko ikastetxeko Iñigo Lerga.
Garai bateko mugak eta hesiak gainditu diren arren, gaurkoan D ereduko zuzendariek zakua bete erronka dutela adierazi dute eta euskarazko hezkuntzaren doaiak azpimarratu.
Eskola publiko euskalduna, eskola parte-hartzailea dela adierazi dute herritar, herri eta eskualdeen errealitatera egokitzen dena.
D eredua euskal kultura eta balioen bermea dela adierazi dute. Gogoratu, heldu den astelehenean, martxoaren 6an hasiko dela aurrematrikulazio kanpaina eta ostiralean, hilak 10ean amaituko dela.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!