Asteburu honetan erabakiko da zein bikotek osatuko duten 2023ko Eskuz Binakako Txapelketeran finalerdietako koadroa. Elordi-Zabaletak eta Altuna III-Tolosak atsedena izanen dute asteburu honetan. Ez hala finalaurrekoan egoteagatik lehiatuko diren Laso-Imazek eta Peio Etxeberria-Rezustak, batetik; eta Urrutikoetxea-Albisuk eta Peña II-Mariezkurrena II-k.
Ostiral honetan Amorebietan lehiatuko den lehen dueluan garaile aterako denak eskuratuko du hurrengo faserako txartela, galtzailea aldiz ez da 2023ko Eskuz Binakakotik at geratuko, gaur Zumaian lehiatuko den beste partidu erabakigarriaren garailearen aurka lehiatuko baita.
Aurreko play off formatuarekin ez zeuden ados kirolariak eta enpresek erabaki zuten hirugarren eta laugarren geldituko zirenei aukera bikoitza ematea. Hori dela eta aurtengo edizioan Laso-Imaz eta Peio Etxeberria-Rezusta partiduko galtzaileak aukera izango du bigarren partidu bat jokatu eta irabazteko. Azaldu bezala bosgarren eta seigarren gelditu direnen artekoen duelutik garaile ateratzen denarekin lehiatuko dira eta galtzaileak aldiz bidea amaituta izango du aurtengo binakakoan.
Laso-Imaz / Etxeberria Rezusta: Ostirala 3, 22:15, Amorebieta
Urrutikoetxea-Albisu / Peña II-Mariezkurrena II: Ostirala 3, 22:15, Zumaia
Finalerdietarako sarrerarik ez Iruñean
Lehiaketaren antolatzaileek Iruñeko Labrit aukeratu dute martxoaren 11, 18 eta 25eko larunbatetako partiden egoitza izateko. Ligaxka formatuan lehiatuko dira finalerako txartelarengatik lau bikoteak.
Iruñeko hiru norgehiagoketetarako ez dago sarrerarik dagoeneko. Hala ere, apirilaren 1erako agertoki berean finkaturiko Promoziozko finalerako oraindik txartelak geratzen dira.