Mari Jose Beaumont: "Hau ezin da bere horretan geratu"

Iosu Ganuza Garcia 2023ko mar. 2a, 18:33

Maria Jose Beaumont, Nafarroako Parlamentuan kontseilari zenean.

EH Bilduk proposatutako kargua izan zen eta koalizioak "oso larritzat" jo du espioitza kasu berria.

EH Bilduk "eraso oso larritzat" jo du "Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioak aurreko legealdian Nafarroako Gobernuko Presidentzia, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilari izandako Maria José Beaumonti egindako espioitza kasu berria", eta Madrilgo Kongresuan "azalpenak" eskatuko dituela adierazi du.

Abertzaleen koalizioak ohar bidezadierazi duenez, "lehenik eta behin, Mari Jose Beaumonten bizitza pribatuaren aurkako eraso larria da, eta gure atxikimendu eta babes guztia helarazi nahi diogu". Bigarrenik, salatu dute, "informazio horiek" berresten dutela "botere faktikoek eta Estatuaren estoldek obsesioa dutela euskal ezker subiranista eta aldaketa politikorako edozein alternatibarekiko, bereziki Nafarroan, oraindik ere estatuaren kontua baita".

Hala ere, alderdi politikoak adierazi duenez, "zoritxarrez, ez gaitu harritzen, ez baita ezer berria". "Duela hilabete batzuk beste espioitza kasu batzuen berri izan genuen Pegasus sarearen barruan, non independentista katalanak eta euskaldunak biktima izan ginen", gaineratu dute.

EH Bilduk adierazi duenez, "Beaumonti egindako espioitza 78ko erregimenaren garroek bizirik jarraitzen duten beste adibide bat da". "Horrek guztiak berretsi baino ez du egiten EH Bilduk demokraziaren eta gardentasunaren alde lan egiten eta aldarrikatzen jarraitzeko duen bokazioa", nabarmendu du.

Horren harira, Bel Pozueta EH Bilduk Kongresuan duen diputatuak "hainbat galdera" erregistratuko ditu, "Beaumonten espioitzari buruz dagoen informazio guztia ezagutzeko eta horrelako kasuak berriro ez gertatzeko bermeak eskatzeko".

Geroa Baik ere "oso larritzat" jo zuen atzo gertakaria. Koalizioak adierazi duenez, ostegun honetan ezagutzera eman den espioitza "sistema demokratikoaren aurkako erasoa da, pribatutasunean zein sistema instituzional eta politikoan sartze larria baita".

Hori dela eta, Geroa Baik kasu honetan "sakontzeko eta erantzukizunak argitzeko" eskatu zuen ohar batean. "Beharrezkoa da ekintza gardenak eta osoak egitea, Zuzenbide Estatu batean horrelako egoerak gerta ez daitezen", adierazi zuen Uxue Barkosen alderdiak.

Beaumont, Euskalerria Irratian

 

Hala da, Euskalerria Irratiak Mari Jose Beaumontekin hitz egiteko aukera izan du gaur. Barne kontseilari ohia berria atzo bertan azaleratzeak hartu du ezustean, baina ez gertakariak berak. Salatu du estatuko estoldak existitu izan direla 2015 baino leheneago, 2015ean eta existitzen direla egun.

Berria eta haren kontrako espioitza kasuaz sakonago jakiteko beharra aitortuta, gertakaria bere horretan ezin dela gertatu azpimarratu du.

Kongresuan eginen den ikerketan ondorioztatuko dena kontuan hartuta, ekintza legalak hartzeko prest azaldu da Beaumont, ez soilik haren kontrako erasoa izan delako, baizik eta Infolibrek filtratutako elkarrizketetan bere ingurukoen kontrako erasoa gertatu zela ere agerian geratu omen delako. Hori ere zer punturaino izan zen jakin nahi du Mari Jose Beaumontek

Publikoki Geroa Bai eta EH Bilduren partetik jasotako babesaz gain, gobernukide zeneko lankide eta agintarien babesa jasotzeaz gain, egungo gobernuko kideen eta PSNko kideen deiak jaso dituela ziurtatu du

Egindako lan guztiarekin lasai azaldu da ere Mari Jose Beaumont

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!