Audio-liburuak

Audio-liburua: Sorginak, emaginak eta erizainak

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 2a, 13:38

Itzulpena: Maria Colera Intxausti
Lokuzioa: Lohizune Amatria Zabaltza.
Grabazioa: Amaia Lasa.
Ekoizpena: Katakrak Liburuak argitaletxeak eta Euskalerria Irratiak elkarlanean sorturiko audio-liburua.

«Gaur egun osasun-sisteman daukagun posizioa ez da «naturala» eta azalpen bat eskatzen du. Liburuxka honetan zera galdetu nahi izan dugu: nola igaro gara iraganeko gailentasun-egoeratik egungo mendetasun-egoerara? Gure ikerketak zera erakutsi digu: emakumezko osasun-langileen bazterketa eta gizonezko profesionalen nagusitasuna ez zirela prozesu 'natural' bat izan. Ez zen medikuntzazko zientziaren baitako aldaketen emaitza automatiko bat edo emakumeen sendaketa-lanak egiteko ezintasunaren emaitza, gizonezko profesionalen botere-hartze aktibo baten ondorioa baizik. Eta gizonak ez ziren zientziari esker gailendu: bilakaera honetako gudu erabakigarriak teknologia zientifiko modernoaren garapena baino askoz lehenago gertatu ziren.
Asko zegoen jokoan borroka horretan: medikuntzaren monopolio politiko eta ekonomikoak kontrola ematen zuen medikuntza-arloko antolakunde instituzionalen gainean, teoriaren eta praktikaren gainean eta irabazien eta izen onaren gainean. Gaur egun askoz gehiago dago jokoan, medikuntzaren gaineko kontrol osoa edukitzeak gauza asko erabakitzeko boterea ematen baitu: nor biziko den eta nor hilko, nor den emankor eta nor antzu, nor dagoen 'eroa' eta nor bere senean».

Barbara Ehrenreich  eta Deirdre English.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!