Herritarrek Villavesaren txartela internet bidez kargatu dezakete dagoeneko

Iosu Ganuza Garcia 2023ko mar. 1a, 15:37

Recarga TUC app-ren bidez zein internet bidez egin daiteke operazioa. 

Asteazken honetatik aurrera, Eskualdeko Hiri Garraioko txartelak online kargatu ahal izango dira, bai Android eta IOSerako eskuragarri dagoen 'Recarga TUC' app-aren bidez, bai izen bereko webgunearen bidez.

2019ko irailean, Android telefonoetarako app mugikor batekin online kargatzeko esperientzia pilotua jarri zuen abian (NFC teknologia zuten modelo batzuetan soilik) Iruñerriko Mankomunitatean. Orain, 'Recarga TUC' izenarekin, Androiderako eskuragarri dagoen app-a berritu egiten da, IOS (IPhone) telefonorako bertsio bat gehitzen da eta TUC txartelak kargatzea ahalbidetuko duen webgune berria gehitu dute.

Sistema horiekin, Mankomunitateak jakinarazi duenez, errazagoa izango da Eskualdeko Hiri Garraioko txartela (diru-zorroa eta aldi baterako abonuak) edozein unetan eta eskudirurik behar izan gabe kargatzea.

App-an edo web-ean erregistratzen den pertsonak funtzionalitate gehiago izango ditu bere garraio-txartelen kargak kudeatzeko: kargak egiteko ohiko txartelak erregistratzea, txartelen egoera kontsultatzea (diru-zorroaren saldoak, kargatutako aldi baterako ordainketak, txartelaren iraungipena, etab.), egindako kargen erregistroa izatea, euskarri teknikoari kontsultak egitea, jakinarazpen pertsonalizatuak jasotzea eta ohiko txarteletan kargak automatikoki programatzea.

Recarga TUC aplikazioa doan deskarga daiteke Google Play aplikazio dendatik (Android) eta Appleren App Storetik (IOS).

Aplikazioak pantaila nagusi edo home bat erakusten du, eta bertan aukera nagusiak agertzen dira: txartela kontsultatu eta eguneratzea, lotutako garraio-txartelak ikustea, kargatzea, kargatzea bertan behera uztea eta gorabeheren berri ematea.

Garraio-txartelaren eta app-aren arteko lotura eskuz egin daiteke, TUC txartelean inprimatuta dagoen IDE zenbakia sartuz, telefono-kamerarekin txartelaren irakurketa eginez, haren zenbakia identifikatzeko, edo, txartelak QR kodea badu, haren irakurketa eginez. Orain arte bezala NFC teknologia bidez ere egiteko aukera mantenduko dute. 

Garraio-txartela lotu ondoren, honako hauek agertuko dira pantailan: erabiltzailearen datuen informazioa, txartelaren saldoa, iraungitze-data, titulu mota eta datu historikoak (azken hiru kargak).

Sortutako kontu bakoitzari txartel bat edo batzuk lotu ahal izango zaizkio. Horretarako, aukera ematen da aplikazioan txartelak nahi den izenarekin gordetzeko, ahalik eta identifikazio onena izateko, eta, horrela, modu errazagoan sartu ahal izateko bakoitzaren datuetara eta kontsultetara, MCPk adierazi duenez.

Kargatzeko bi aukera eskaintzen ditu aplikazioak: diru-zorroa kargatzea eta aldi baterako abonua berritzea edo erostea. Behin urratsa baieztatuta, app-a ordainketa-pasabidera bideratzen da, eta bertan bankuko datuak sartu beharko dira txartelaren karga osatzeko.

Bestelako funtzioak

Autokargaren funtzionaltasunari esker, app-a programatu daiteke txartel baten gainean karga-ekintza bat automatikoki egin dezan, saldoa aurrez finkatutako balio bat baino txikiagoa denean. Gutxieneko saldoa eta kargaren zenbatekoa erabiltzaileak konfiguratu ahal izango ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!