Memoriarekin lotutako udako txango edo abentura udalekua da Erbestearen bidea. Estatu osoko gazteak elkartu eta oinez, pausoz pauso, errepresio frankistaren leku esanguratsuenak ezagutzeko aukera dute. "Tokiko irakasle, aditu, artista eta baita errepreserioaren biktima eta lekukoekin izateko aukera dute gazteek" azaldu du Cesar Layanak. Aurreko bi edizioak Catalunyan egin dira, baina aurten, Nafarrora etorriko dira, erbestearen bidean, "GR225eko lehen eta azken etapak egingo dituzte, Ezkabako iheslarien pausoei jarraituz" zehaztu du Memoriaren Institutoko arduradunak, "Honetaz gain, txangoak eginen ditugu Sartagudako Memoriaren parkera edo ta Berako harrobira besteak beste". Behin Iruñeko etapak amaituta, Erbesterako Bideak Cataluniako Alt Empordan emanen ditu hurrengo urratsak.
Gaur irekiko da aurtengo abenturarako izena emateko epea, iaz 400 gazte baino gehiagok eman zuten izena, guztiek, memoriarekin loturiko proiektua aurkeztu behar dute. Onenen artea hautatuta erabakiko dira, erbestearen abenturan parte hartuko dutenen 40en izenak. Izena emateko, abenturaren webgunean egin daiteke.