Arrasatek zaleak "deialdian sartu" ditu biharko euskal derbian lehiatu daitezen

Iosu Ganuza Garcia 2023ko ots. 28a, 14:35

Berriatukoak nabarmendu du aldagelan lasaitasunak eta ilusioak bat egiten dutela.

Hitzordu handia da biharkoa eta horren adierazle da besteak beste gaur Bilbon eta Iruñean azaldu den irudia. LKN muralgileak Ezequiel Avila eta Iker Muniain irudikatu ditu keinu maitekorrean.

Kirol arloari helduta Jagoba Arrasatek gaztelaniazko hitzartzean Athletic eta Osasunaren harrobien inguruan batzuek piztuta mantendu nahi duten eztabaida alboratu eta nabarmendu du biharkoa euskal derbya dela eta hori Iruñeko kaleetan eta Sadarren, harmailetan zein futbol zelaian, nabaritu behar dela.

Neke fisikoa aitortu bai baina buru aldetik Sevillan lortutako garaipenak taldeari bultzada ekarri diola azaldu du Berriatukoak. Partidu ona egin nahi du entrenatzaileak, partidua irabazteko.

Osasunak jokalari bakarra du lesionaturik, Ruben Peña. Ruben Garcia eta Nacho Vidal dagoeneko ez daude dagoeneko erizaindegian eta biharko hitzordurako deialdian sartu dira. Aurrez aurre, oraindik hainbat jokalariri buruzko zalantzak dituen Athletic izango du, baina kopako finalerdietan eskarmentu handiagoa duen taldea dela nabarmendu du Arrasatek.

Ilusio handia eragin du hitzorduak Iruñean eta biharko hotza iragarri arren, harmailak borborka espero dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!