Ezkabako gotorlekua memoria gune izendatzeko lan taldea eratu zuten atzo, Memoria Demokratikoaren Legeak agindutakoari jarraituz. Legeak zehazten du urte beteko epean –legea urriaren 23an onartu zenetik zenbatzen hasita– Espainiako Gobernuak lankidetza hitzarmena adostu behar duela Nafarroako Gobernuarekin eta tokiko entitateekin, zehazteko beharrezko finantzazioa eta jarduerak gotorlekuan memoria demokratikoa berreskuratzeko eta zabaltzeko, betiere foru legeek zehazturikoarekin bat eginez.
Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollo da atzo osaturiko lan taldearen presidentea, Espainiako Gobernuko Memoria Demokratikoko idazkari nagusi Fernando Martinez. Gogoratzekoa da 2023ko aurrekontuen negoziazioetan lortu zuela EH Bilduren Espainiako Diputatuen Kongresuko Taldeak Ezkabako Gotorlekua memoria gune izendatzea Espainiako Memoria Demokratikoaren Legeak.
Ollok eta Fernandezek Hormigoizko mugak egitasmoko Erratzuko bunker bat bisitatu zuten atzo Ana Ollo kontseilariak eta Fernando Martinez Espainiako Memoria Demokratiko idazkari nagusiak.