Asier Martinez atleta nafarrak pista estaliko Istanbulgo Europako Txapelketa galduko du diskoko lunbalgia baten ondorioz. "Asteburu honetan, tamalez, ezin izango dut pista estaliko Europako Txapelketan parte hartu. Diskoko lunbalgia batek ehuneko ehunean egotea eragozten dit. Munduko zorte guztia opa diet taldekideei ", adierazi du Martinezek sare sozialetan.
Este fin de semana, lamentablemente, no podré participar en el Campeonato de Europa de pista cubierta. Un episodio de lumbalgia discal me impide estar al 100%. Desear toda la suerte del mundo a mis compañeros.
— ASIER MARTINEZ💥 (@ASIERMARTINEZ17) February 27, 2023
Ikusiko dugu elkar laster. pic.twitter.com/Wi9PIiMKFa
Kevin Sanchezek, pista estaliko Estatuko azken txapelketan 60 metroko hesien lasterketan laugarren izan zenak, deialdian ordezkatuko du.
Atleta zizurtarrak bigarren urtez jarraian gizonezko kirolari nafar onenaren saria jaso zuen joan den ostegunean, Foru Gobernuak ematen duen Kirol Sarietako bat, eta 2022ko kirolari, erakunde eta klub garrantzitsuenen lana goraipatu zuten.
Zinema-zikloa Planetarioan
Labur aipatzea, gaur eta bihar Miguel Indurain Fundazioak antolatutako Zine Zikloaren, BCN Sports Film Festivalen irabazle izan zirenak proiektatuko dituzte Iruñeko Planetarioan. Ekimena Fundazioaren 25. Urteurrena dela eta antolatu dute, eta arratsaldeko 19.00etan hasiko dira emankizunak.