Manex Salsamendi (eskiatzailea): "15 Km-en lasterketan helburua sentsazio onekin amaitzea da"

Iosu Ganuza Garcia 2023ko ots. 24a, 07:39

Munduko kopako sailkapen lasterketan bigarren geldituta, lehia ofiziala lehiatzeko sailkatu da.

Manex Salsamendi Silva iraupen eskiatzaile nafarra-brasildarrak proba bikaina egin du asteazken honetan Planican, Eslovenian, lehiatu den Munduko Txapelketan, estilo libreko 10 kilometroko modalitateko sailkatze-probetan bigarren postua lortu ondoren.

Brasilgo Elur Kirolen Konfederazioak iaz Joko Olinpikoetan Salsamendi aukeratu zuen joan den asteartean hasi eta martxoaren 5era arte (larunbata) iraungo duen Munduko Txapelketa lehiatzeko. 23 urtez azpiko azken Munduko Txapelketan parte hartu zuen,  Whistlerren (Kanada) eta estilo libreko 10 kilometroko modalitatean 57. postua lortu zuen. "Pozik" azaldu da Salsamendi sailkapena dela eta, Euskalerria Irratiari eginiko adierazpenetan.

Atzokoan modalitate klasikoko sprintean lasterketa ona egin ez zuela aitortu zuen, adieraziz "pixkat gehiago eman" zezakeela.

Manexek historia egin du Munduko Txapelketan. Gizonezkoen kategorian top 10 mailako lehen atleta brasildarra da. Bere emaitza onak Eslovenian aurrera egitea eta estilo libreko 15 kilometroko proban irteera hartzea ahalbidetu dio.

Heldu den astean izango du zapore gazi-gozo hori ahazteko aukera. 15 kilometroen lasterketa baitu eta "atseden apur bat hartu ostean" horri begira jarriko baita. Bertan helburua "lasterkari onenak urrun ditudala jakinda, sentsazio onekin amaitzea" baitu Brasilen jaiotako gazteak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!