El Columpio Asesino talde iruindarrak sare sozialen bidez iragarri du, banandu egingo direla eta azken kontzertu bira egingo dutela. "Denak du amaiera, eta gurea iritsi da".
View this post on Instagram
Hala adierazi du taldeak Instgarameko profil ofizialean egindako argitalpen batean. Bertan ez dute hausturari buruzko azalpenik eman, baina adierazi dute "denok dakigula noiz amaitzen den zerbait gure bizitzetan, eta onartu egin behar dugu".
El Columpio Asesino desegin egingo da, baina Estatuan zehar egingo duten agur-biran bere diskografia errepasatuko dute. "Gauzak ondo edo gaizki amai daitezkeelako eta gurea ongien dakigun moduan amaitu daitekeelako", nabarmendu dute.
"Gonbidatzen zaituztegu azken aldiz gure areto gustukoenetan egotera, gaua erretzen. Izerditan gaua. Gauean maitatzen. Amildegian maitaleak garelako, zaretelako eta beti izango garelako. Eskerrik asko urte hauengatik guztiengatik ", dio komunikatuak.