Langile publikoak, greban

Grebara deitu dute berriro Osasunbideko sindikatuek

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 21a, 13:14

Langile guztien lan-baldintzak hobetzea eta Osasunbideko langile guztientzat karrera profesionala ezartzea eskatu dute LABek, SAEk, UGTk, ELAk eta CCOOk. Martxoaren 23an eginen dute lanuztea.

Otsailaren 15koaren ondotik, LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek beste greba egun bat deitu dute martxoaren 23rako Nafarroako Osasun Zerbitzua. "Gobernuaren itxikeria eta negoziatzeko borondaterik eza" izan dira arrazoiak. Grebaren aurretik batzarrak egingo dira lantokietan eta beste protesta-ekintza batzuk egingo dituzte.

Osasuneko zuzendari nagusiaren solaskide gisa konfiantza erabat galdu dutela jakinarazi dute, halaber, "medikuen kolektiboarekin zerikusirik ez duen edozein eskarirekiko entzungor, proposamenen klasismo nabarmena eta sindikatuekiko tratu desberdina direla-eta". Hori dela eta, greba-batzorde horrekiko harremana Carlos Artundo izan ez dadila eskatu dute. "Bada garaia funtzio publikoak eta talde politikoek azaltzeko, eta ez Artundo jaunak, zergatik ezin den Osasunbidean plantilla osoarentzat lan-hobekuntzarik ezarri. Zergatik, kolektibo batzuentzat aurrekontua badago eta ez beste batzuentzat".

Sindikatuek salatu dute Nafarroako Gobernua sindikatuen eskaerak "benetan negoziatzeari" uko egiten ari zaiola. "Osasun departamentuak eta greba-batzordeak hilaren 15a baino lehen izandako bilera bakarra ezin etsigarriagoa izan zen", aitortu dute. Administrazioak mahai gainean jarritako aldarrikapen guztiak bata bestearen atzetik arbuiatu zituen eta sindikatuek beren planteamenduei egindako alegazio bakar bat ere ez zuen onartu. 

"Hilaren 17ko Mahai Orokorraren bilera ere ez zen desberdina izan, eta Osasun Sailak Medikuen Sindikatuarekin lortutako akordioa inposatzen jarraitu zuen, beste proposamen sindikal batzuei buruz hitz egin nahi izan gabe".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!