Kirolari buruzko laburmetrai sorta proiektatuko dute otsailaren 28ra arte Planetarioan

Iosu Ganuza Garcia 2023ko ots. 21a, 13:20

'Cosas que contarte antes de un tunel' lanaren frame bat.

Proekzioak Planetarioan izanen dira arratsaldeko 19.00etatik aurrera. 

Miguel Indurain Fundazioak bere hogeita bosgarren urteurrenaren karietara “Kirol Laburmetraien Zikloa” martxan jarri du. Gaur hasi eta heldu den asteartea bitarte kirolari buruz Bartzelonako BCN Sports Film Festival-en proiektatu eta saritutako hainbat lan eskainiko dituzte.

Aste honetan emango dituztenak kirolari eta kirolariei lotutako gaietan multzokatu dituzte. Gaur lehen jardunaldia dugu eta “Familia Presioez” ausnarraraziko dute ikus-entzulea, Bleach, L’avversario, Promise, Pressure eta Cosas que contarte antes de un túnel lanak proiektatuta.

Igeriketa, esgrima, errugbia, igeriketa eta egokitutako kirolak izango dira hizpide. Biharkoan aldiz gizarteak ezarritako mugak aztertuko dituzte, Janwaar, Ekalaivan, Proud of you, The Recess eta The Winner-Futbol.

Osteguneko hitzorduan genero ikuspegia landuko dute, “kirola jarrera kontua” dela aztertzen duten More than just a game, Girls talk about football, Azul eta Perseguint un somni laburmetraien bidez.

Munduko futbolaririk onenaren ahotsa jasotzen du lan honek, Alexia Putellasen ahotsa. Ostiralean azkenik kirolaz eta adinaz eginaraziko dute gogoeta, Uncle Maurice, Enriqueta, On my Bicycle eta Rowing for life lanen bidez.

Heldu den astelehen eta asteartean, Bartzelonako jaialdian saritutakoak eskainiko dituzte. Proekzioak Planetarioan izanen dira arratsaldeko 19.00etatik aurrera. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!