Gehiengoa duten sindikatuek kontrakoa dioten arren, Nafarroako Parlamentuko talde gehienek kontrakoa iradoki duten arren, Nafarroako Gobernuak dio funtzio publikoko mahai orokorra dela negoziazio markoa, eta haien jardunean hori errespetatzen ari direla.
Ostiralera arte dute sindikatuek gobernuak egindako proposamenari alegazioak aurkezteko epea. Haien iritzia entzun bitartean, aurrekontua babestu duten taldeekin bildu da gobernua, edozein aldaketak taldeen arteko adostasuna behar duelako akordioaren arabera. "Ulertasun maila altua" izan zela esan du Javier Remirez kontseilariak.
Funtzio Publikoko negoziazioa bukatu artean, denborak errespetatuko dituztela adostu dute. Edonola, bihar onartuko du gobernuak ohiko saioan aurrekontuan dagoeneko jasota dagoen enplegatu publikoentzako %2,5eko soldata igoera eta mugak ez dituztela aldatuko aitortu du kontseilariak.