Asier Martinezen hutsen ondorioz Quique Llopis valentziarra Estatuko txapeldun izan zen pista estaliko 60 metroko hesien proban, estatu mailako errekorra ezarrita zazpi segundo eta berrogeita zortzi ehunenekin.
Hiru hesi bota zituen Zizurko atletak eta kanporatua izan zen. Lagunak omen dira Llopis eta Asier Martinezen eta sarri aitortu dute batak bestea hobe egiten duela.
Zori txarra eta akats teknikoen ondorioz Eugeneko Munduko Txapelketan brontzezko domina lortu eta Municheko Europako txapelduna izan zen atleta nafarrak ez zuen marka egiterik izan.
Asteburuko Gallurko lehian bigarren geratu zen Daniel Cisneros, Atletismo Numantino taldekoa, eta hirugarren Daniel Castilla, Pegasus AC taldekoa, biak marka pertsonala eskuratuta.