Udaltzaingoak 42 urteko gizon bat atxilotu du Iruñean 8 urteko neskato bati sexu-erasoa egitea egotzita. Informazioa Diario de Noticias egunkariak jakitera eman du. Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiak behin-behineko espetxeratze komunikatua eta fidantzarik gabea agindu du.
Atxilotuari egozten zaizkion gertakariak, iazko urte amaieran gertatu omen ziren. Atxilotuak adingabea etxera eraman zuen, haurra bide publikoan jolasten ari zela. Etxean ustez neskatoaren aurkako sexu-erasoa burutu zuen.
Rebeca Esther Alonso Iruñeko Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko titularrak espetxeratzeko agindua eman du, sexu-erasoa eta legez kanpoko atxiloketa egotzita.