Ez dira erraz lortzen diren zifrak, eta are gutxiago armarri bera eramanda. Baina Xotaren bi kapitainek lortu dute. Roberto Martil eta Asier Llamasek badute zer ospatu. Lehenengoak laster lortuko ditu elastiko berdearekin jokatutako 500 partida ofizialak; bigarrenak, berriz, ostiral honetan bertan iritsiko da 300era, Anaitasunan, Xotak Industrias Santa Colomaren aurka jokatuko duen partida garrantzitsuan. Oparirik onena, zalantzarik gabe, garaipena litzateke.
18 urte daramatza berdez jantzita, 2003an egin batzuen debuta 17 urterekin. Irurtzungo taldeak badu bere meritua estatuko ligan, izan ere etengabe ateratzen baitira lehen mailako izarrak areto-futbolean, Atakondoa kiroldegitik. Javi Eseverriren lekukoa hartu zuen Martilek, eta nesken taldea ere zuzentzen du, entrenatzaile duen Imanol Arregiren itzala jarraituz.
Martilek heldu den astean Cordobaren kantxan eskuratuko du 500 partiduen zifra, eta hori luzatzeko asmoa azaldu du.