Nafarroako Gobernuko langile publiko guztiak lanuztera deitu dituzte gaur, LAB, CCOO, ELA, UGT eta STEILAS sindikatuek. Greba historikoa izanen da, azken hamarkadan ez baita halako lanuzterik izan Nafarroan. Eta ez da bakarra. Osasunbideko LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek ere grebara deitu dituzte gaurko sanitarioak eta sanitario ez direnak.
🗣🎙Izai Bujanda (@ELANafarroa ): “Protestan bildutako jendetzak erakusten du grebaren beharra bazegoela”
— Euskalerria Irratia (@fm983irratia) February 15, 2023
Foru administrazioaren grebaren arrakasta azpimarratu dute sindikatuek pic.twitter.com/5GqEyQvp0S
Haserre dira sektore publikoko sindikatuak gobernuak Medikuen Sindikatuarekin izandako jarrerarekin. "Mahai orokorrean, non sindikatuok ordezkaritza dugun eta ez Sindikatu Medikuak; exekutiboak ez du soldatei buruz negoziatu nahi", azaldu du LABeko funtzio publikoko arduradun Isabel Artiedak. "Sindikatu Medikuarekin akordioak sinatu ditu lan baldintza eta soldatetaz gure gainetik eginez".
Medikuen sindikatuak hamabosgarren lanuzte eguna du, nahiz eta parentesia eginen duten, ez dutelako gainerako sindikatuekin batu nahi.