Langile publikoak, greban

Gobernuak negoziazioa “zapuztu” duela diote Osasunbideko sindikatuek

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 14a, 09:59

Atzo bildu ziren Osasunbideko greba batzordea eta Osasun departamentua. Negoziazioa "adarjotze bat" izan dela iritzita, mahaitik altxatu ziren sindikatuak.

Grebara joko dute Osasunbideko LAB, SAE, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek. Atzo bildu zen greba batzordea Osasun departamentuko ordezkariekin, baina ez ziren akordiora iritsi. "Osasun Sailak berretsi egin du negoziazioa galarazteko estrategia, eta beren proposamenen irakurketa huts bihurtu dute. Negoziaziorik ezak grebara deitzera bultzatu gaitu, legealdi osoan edukirik gabe utzi dituelako legezko negoziazio-mahaiak", adierazi dute.

Sindikatuek azaldu dutenez, departamentua ez dago prest lan-baldintzei buruzhitz egiteko, eta gai ekonomikoetan zentratu dute beren diskurtsoa. "Medikuen lan eta ekonomia baldintzez ere ez dute hitz egiten, eta batzorde honi zilegitasuna kentzen diote hilaren 15eko greba babesten ez dutenekin adostutako negoziazioen alde", deitoratu dute.

Gutxinenekoak, "gehiegizkoak"

Osasun Departamenduak ezarritako gutxieneko zerbitzuak salatu dituzte, halaber, sindikatuek. "Gehiegizkoak eta onartezinak" dira diote: "Protesta oro indargabetzeko estrategia garestian, legitimoak izanik ere".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!