Langile publikoak, greban

Departamentuaren eskaintza onartzera deitu du Medikuen Sindikatua EH Bilduk

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 13a, 13:02

Argitasuna eskatu dio Nafarroako Gobernuari alderdi subiranistak. Geroa Baik, berriz, proposatu dituen neurriak garatu ditzan, PSNri.

Egungo egoera Nafarroako Gobernuaren ardura da EH Bilduren iritziz, "aldarrikapenak eta negoziazio bideak ez direlako behar bezala garatu". Departamentuan mahai gainean jarri duen proposamena egokia dela uste dute, eta hori onartzera deitu du Medikuen Sindikatu. Hala ere, argitasunez jokatzea eskatu dio gobernuari Bakartxo Ruizek. 

Gobernuko kide diren Geroa Baik eta PSNk ere kezka agertu dute osasungintzaren egoerarekin. Baina ez diote toki beretik heldu gaiari. Aurreko legegintzaldian abiatutako bidea geldiarazi izana leporatu dio Geroa Baik alderdi sozialistari, eta proposatu dituzten epe motzeko neurriak garatzeko eskatu die Uxue Bakosek. Itxaron zerrendak murriztu edota lehen mailako arreta indartzea daude neurri horien artean.

PSNk, berriz, negoziazioari erreparatu dio. Akordioaren alde egitera deitu ditu aldeak: "Espero dugu aurki akordio batera iristea, osasun publikoaren mesederako". 

Navarra Sumak, berriz, arazoak konpontzeko urratsik eman ez eta nafar osasungintzak zuen prestigioa kaltetu izana leporatu dio gobernuari. UPNk osasuna hobetzeko proposamenak landuko ditu aste amaieran.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!