Esklusibotasun osagarria kobratu arren klinika pribatu batean ere lan egiten duen osasun publikoko profesional baten kasua salatu du LAB sindikatuak. Lizarrako ospitale publikoan lan egiten duen medikua da, gero bere zerbitzuak kontsulta pribatu batean eskeintzen dituena. “Guri atentzio deitu diguna da, pertsona horrek, beldurrik gabe alor publikoko esklusibotasun osagarria kobratu eta horrekin batera eremu pribatuan lan egiteko” azaldu du LAB sindikatuko Nafarroako arduraduna den Imanol Karrerak, “Interneteko bilaketa oinarrizko bat eginez, ikusi dugu bere zerbitzuak eskeintzen zituela modu irekian”.
LAB sindikatuaren ustez “Beste askoren lehen iruzurra izan daiteke” eta horregatik Foru Gobernuari eskatu dio, ikertu dezala iruzur honen dimentsioa eta eten ditzala esklusibotasuna kentzeko asmoa duten negoziaketak. “Mugimendu politikoa da Sindikatu Medikuarena, egun modu irregularrean egiten duten iruzurra, juridikoki babesteko” salatu du Imanol Karrerak.
Honenbestez, LAB sindikatuak, zerbitzu publikoak indartzeri ekin diezaiola eskatu dio Nafarroako Gobernuari, langile publikoen lan baldintzak hobetuz eta Nafarroako gizarte osoari arreta duina bermatuz.