Aldi baterako lan-erregulazioa ezarriko dute Ezkirotzeko BSH-n

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 7a, 18:13

Gaurko agerraldia. Iturria: LAB sindikatua

Langileek negoziatzeko borondatea aldatzeko eskatu diote zuzendaritzari.

BSH Ezkirotzeko zuzendaritzak 2023an Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedientea aplikatzeko erabakiaren berri eman dio enpresa-batzordeari, etxetresna elektrikoen salmentak behera egin duela eta stocka gehiegizkoa delako argudiatuta. 

Bosch, Balay, Siemens eta antzeko markekin lan egiten dute plantan. Bertako enpresa batzordeak agerraldia egin du lantegiaren aurrean, 2021eko udazkenean hasitako hitzarmen kolektiboaren negoziazioetatik eratorritako egoera azaltzeko. Langileek salatu dute iazko ekainean, "enpresa batzordearen gehiengoarekin aurreakordio batera iritsi zenetik  zuzendaritzak jarrera immobilista" izan duela eta plazaratu duen asmo berriarekin "inboluzionatu" egin duela bere proposamenetan. Akordio hori langileek errefusatu zuten. 

Multinazionalak bere aldetik ez du zehaztu espedienteak zenbat langileri eta zein baldintzatan eragingo dion. Datorren astelehenean aurkeztuko dute hori, eta iragarri du hitzarmen proposamen bat aurkeztuko diela langileei. 

Langileek kritikatu dute, halaber, soldatak %4,75 baino ez direla igo azken 12 urteetan, eta aldi horretan inflazioa % 25 baino gehiago igo dela. Gogorarazi dute enpresak etekin ekonomikoa izan duela azken urtean.

Enpresa batzordeko kide guztiek UGT izan ezin egin dute salaketa, hau da LAB, CCOO, ATISS, ELA eta Solidari. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!