Langile publikoak, greban

Arlo publikoan greba historikora dei egin dute sindikatuek

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 6a, 14:05

Otsailaren 15an grebara dei egin dute Nafarroako sektore publikoko sindikatuek. Ospitaleak, ikastetxeak, administrazioa... geldituko dira. "Gobernuak grebara bultzatu gaitu" azaldu du Euskalerria Irratian LAB sindikatuko Isabel Artiedak, "sektore publikoak geroz eta egoera okerragoan gaude eta exekutiboak ez du ezer egiten langileen lan baldintzak hobetzeko".

Haserre dira sektore publikoko sindikatuak Gobernuak Sindikatu Medikukoarekin izandako jarrerarekin, "Mahai orokorrean, non sindikatuok ordezkaritza dugun eta ez Sindikatu Medikuak; exekutiboak ez du soldatei buruz negoziatu nahi" azaldu du Isabel Artiedak, "Sindikatu Medikuarekin akordioak sinatu ditu lan baldintza eta soldatetaz gure gainetik pasaz".

Grebara joanen dira langile publikoak, sektore publikoaren lan baldintzen defentsan:

- Sektore publikoko pribatizazio-politikarekin amaitzea eta orain arte pribatizatu dena
iraultzea.
- Nafarroako Gobernuak bere autogobernu-eskumenak erabiltzea.
- Enpleguaren egonkortasuna eta behin-behinekotasunaren murrizketa
% 8aren azpitik.
- Plantillaren tamaina egokia, langileen ratioak handituz: arreta hobea, enplegua sortzea eta
plantillak gaztetzea.
- Plantillak egokitzea profesionalen eta herritarren artean deskonexiorik ez gertatzea da,
zerbitzu jakin batzuen edo itxaron-zerrenda handiegien kolapsoaren ondorioz.
- Prestakuntza eta dedikazioa sustatu eta ordainduko duen karrera profesionala,
zerbitzuen hobekuntza ekarriko duena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!