Medikuen %9,27k babestu du Medikuen Sindikatuaren greba

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 1a, 13:06

Osasun Departamentuarekiko negoziazio prozesua "hartzen ari den galbidea" salatu dute LAB, SAE, UGT, ELA, AFAPNA eta CCOO sindikatuek, eta grebara deitu dute otsailaren 15erako.

Osasunbidearen behin behineko datuak eman berri ditu Nafarroako Gobernuak. Goizeko txandan 203 medikuk egin dute bat grebarekin. Guztira 2.193 dira; beraz, %9,27 jarraipena izan du lanuzteak. "Ospitaleetan baino, lehen mailako arretan izan du eragin gehiago; eta, gutxien, Tuteran", zehaztu du Santos Indurain osasun kontseilariak. 

Bihar bilduko dira berriro bi aldeak, eta soldaten eta esklusibotasunaren gaian urrun badaude ere negoziatzeko prest direla zehaztu du kontseilariak: "Itxaropentsu gaude". Osasun departamentuak sindikatuari aurkeztutako proposamena goraipatu du, gainera. Atzo uko egin zion sindikatuak gobernuko ordezkariekin biltzeari.

Edonola ere, negoziazio gehiago ere ditu zabalik Osasun departamentuak, osasun sistema publiko osoko langileen lan baldintzak duintzea eskatzen ari zaizkiolako-eta. LAB, SAE, UGT, ELA, AFAPNA eta CCOO sindikatuak salatu dute prozesuan ez direla negoziazio foro egokiak erabili. Eta, horregatik guztiagatik, greba-deialdia eginen dutela otsailaren 15erako.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!