Hauek dira medikuen grebarako ezarritako zerbitzu minimoak

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 1a, 08:13

Grebak irauten duen bitartean osasun arreta bermatu nahi du Gobernuak eta zenbait hitzorduetan atzerapenak izan daitezkeen arren, berehala hitzordua berreskuratzeko deia jasoko dute kaltetutako pazienteek.

Ospitale gunean, jai egun baten plantilla izanen da gutxienez eta ez da ez tratamendurik ezta arretarik etengo, bertan ingresatuta dauden pazienteekin. Plantillaren %100 ariko da larrialdietan eta %100ean ere mantenduko da pazienteak ingresatzeko ahalmena.. Hemodialisia, onkologia, Minaren unitatea, radioterapoa, errehabilitazioa edo ta odol bankuko zerbitziu guztiak bermatuta daude. Haurdunaldiko 20. Asteko ekografiak ere bere horretan mantenduko dira. Gutxienez %60ko lantaldea izanen da lanean beraz.

 

Osasun etxeetan

Lehen arretan agian gehiago somatuko da gaurko abiatuko den greba. Ohiko lan orduetan gutxienez familia mediku bat eta pediatra bat izanen dira  5 mediku dauden tokian. Oinarrizko zonaldeetan eta landa eremuan, arreta puntu bat baino gehoiago baldin badago, gutxienez familia mediku bat izanen da puntu bakoitzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!