Irulegiko eskua

Irulegiko Eskua markaren erregistroen aurka egin du Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 1a, 12:26

Irulegiko eskuaren “erabilera askea” aldarrikatu du Nafarroako Gobernuak. Baina markaren erregistro eskera ere egin du.

Azaroaren 14tik, aurkezpena egin zutenetik, hamahiru erregistro eskaera aurkeztu dira Espainiako patenteen erregistroan Irulegiko Eskua izena, Sorioneku mezua edo eskuaren diseinua bere egiteko. Ondare publikotzat duen aurkikuntza arkeologikoaren “pribatizaziotzat” hartu ditu Nafarroako Gobernuak erregistro saiakerak, eta horien aurkako kontrakotasuna aurkeztuko du. 

“Arangureneko Udalaren nahia jarraituz, pribatizazioa ekiditeko, txosten juridiko bat eskatu zuen kultura departamentuak”, azaldu du Rebeca Esnaola kontseilariak. Txostenean jasotako gomendioak jarraituz, atzo aurkeztu zuten lehenengo aurkakotasuna Espainiako patenteen erregistroan. Nafarroako Gobernuak Irulegiko eskuaren jabetza eskubideak dituela eta aurkeztu duten diseinuak berrikuntzarik ez duela argudiatu du exekutiboak. 

Erabilera askea eman nahi diote aurkikuntzari, azaldu dutenez. Baina era berean, eskuaren diseinuaren, izenaren eta mezuaren erregistroa aurkeztu du gobernuak. “Helburua ez da erregistroa lortzea, aurkakotasunek aurrera jarraitzen badute eta beste erregistroak gertatzen ez badira, atzera eginen dugu gure eskaeran”, zehaztu du kontseilariak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!