Badirudi atzo bertan amaitu zela 2022ko aire zabaleko pista eta zelaien denboraldia, Asier Martinez Europako txapeldun izan zelarik, baina dagoeneko 2023ko Munduko Atletismo Zirkuituko Estaliko lehen Urrezko Topaketa gaur hasiko da. Init Indoor Meeting hitzordua Karlsruheren da.
Mundu mailako barne-lehiaketetako batean espero zitekeen bezala, pistan munduko domina ugari egonen dira benetako lehiari hasiera emateko. Helmuga, Budapesteko 2023ko munduko txapelketan egotea izango da. Helburu horrekin gaur zapalduko du estalpeko tartana Asier Martinezek.
Hitzordu nagusia jomugan, helburu behinena, ordea, sasoi honetan lehiakor izaten hastea eta aurkariekiko abantaila lortzen hastea du zizurtarrak.
Pascal Martinot-Lagarde munduko txapeldun eta izarrak, bere hamabosgarren denboraldi itxian, 2023ko kanpaina abiatuko du gizonen hesien 60 metroko lasterketan. Baina Asier Martinez Europako txapeldunak eta brontzezko munduko dominak ez dio erraztasunik emango. Aaron Mallett estatubatuarra eta Aurel Manga ere izango ditu arerio kirolari nafarrak.
Asier Martinezek World Indoor Tourreko C mailako Luxenburgoko topaketan ekin zion denboraldiari aurreko astean. Europako 2022ko txapeldunak, 7,65 segundoko denbora egin zuen, 23 urtez azpiko errekorra (7,55) baino hamarren bat gehiago.