“Enpresak lortu nahi duen abere-kopurua eta gaur egun baimenduta duena alderatzen baditugu, handitze hori gaur egun izan beharko lukeena baino %27 handiagoa izango litzateke”, argudiatu du Sustrai Erakuntzako Martin Zelaiak. Egungo abere-kopurua legeak dioenarekin bat ote datorren kontrolatzeko eskatu dio gobernuari: “Enpresak zabaltze hori eskatzeko aurkeztu duen dokumentazioan, ezkutuko handitze bat sartu du, eta ziur aski dagoeneko ezarrita izango du. Izan ere, enpresaren baimena 7.620 unitaterentzat izan arren, ikusi dugunez, enpresak bere dokumentazioan adierazten du egungo etxaldeak 7.900 unitate dituela”.
Sustrai Erakuntzak gaineratu du ez dela enpresari lotutako irregulartasun bakarra: “Ezaguna da Nafarroako Gobernuak enpresari 11 aldiz ireki dizkiola zehapen-espedienteak azken urteotan”.