'Navarrisimo', UPN

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 23a, 13:27

Lau hilabete barru izanen dira udal eta foru hauteskundeak, eta kanpainako giroa hartu dute ordezakari politikoen adierazpenek. 

Navarra Suma koalizioaren izena eta izana ahaztu ditu gaur bozeramaileak. UPN alderdiaren izenean mintzatu da hasieratik amaierara arte Javier Esparza. "UPN da Nafarroan erabakiak hartzen dituen bakarra", esan du. "Gainerako guztiek Madrilen edo Bilbon dute erabakigunea". 

Maiatzerako bidean, 2014ko hauteskundeetako navarrisimo leloa berreskuratuko dutela iradoki du erregionalistak, hausteskundeei lotutako galdera guztietan nabarmendu batitu Nafarroako alderdia direla. PPren marka indartzeko estrategiaren barruan, popularrek UPN "ahuldu" nahi duela uste du Esparzak. "Nafarroak berdin zaie", zehaztu du. Horregatik jarri dute, "Madriletik", Carlos Garcia Adanero Iruñerako zerrendaburu, haren aburuz.

Maiatzean zer gertatuko den nahiko argi du Esparzak. Bi aukerara murriztu ditu udal eta foru hauteskundeak: "Cristina Ibarrola izango da alkate edo Joseba Asiron, PSNren babesarekin, ez dago beste aukerarik. Eta Nafarroan Txibute izango da presidente, EH Bilduren babesarekin edo Javier Esparza". EH Bilduk erabakirik hartzeko aukerarik ez izateko alternatiba direla adierazi du. Horretan ere, bat eginez azken kanpainetako mezuekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!