M28 udal eta foru hauteskundeak

Uxue Barkos izanen da berriro Geroa Baiko presidentegaia

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 23a, 09:39

Geroa Bai ez dagoen erakundeetan eskuinak gobernatzen duela azpimarratu du Geroa Sozialberdeak-en eta EAJren koalizioak.

Atzo berretsi eta onetsi zituen Geroa Bai koalizioak foru eta udal hauteskundeetarako zerrendaburuak, Tres Reyes hotelean egindako ekitaldi politikoan. Uxue Barkosek ohartarazi du, "gehiengo aurrerakoi eta pluralik gabe, 2015ean eman zen aldaketa galtzetik oso gertu" izan daitekeela Nafarroa. Azken legegintzaldian, Geroa Bai mantentzea lortu duen erakundeetan aldaketa horri eutsi egin zaiola adierazi du. "Nafarroa subjektu politiko gisa aldarrikatzen jarraitzen dugu, eta ez beste interes batzuen objektu gisa".

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!