Ana Ollok Nafarroan euskarak dituen erronken inguruan jendarte erakundeekin elkarlanean aritzeko borondatea helarazi dio Kontseiluari

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 20a, 11:19

Herri Harremanetarako departamentuak eta Euskarabideak Euskalgintzaren Kontseiluaren proiektuak ezagutu dituzte erakundearen 25. Urteurrenean

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria eta Mikel Arregi, Euskarabideako zuzendari kudeatzailea, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi, Idurre Eskisabelekin bildu dira gaur. Bileran ere izan da Kontseiluan orain arte buru izan den Paul Bilbaok.

Ollok Nafarroako Gobernuak euskarak Nafarroan dituen erronken aurrean, eragile sozialekin elkarlanean jarraitzeko borondatea helarazi dio entitateko arduradun berriari, eta Eskisabelekin bat egin du adostasuna defendatzeko, “hizkuntzaren etorkizuna eraikitzeko tresna gisa”. Halaber, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko amanokumnean dituzten erronkak mahaigaineratu dituzte.

Kontseilariak eta Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak Kontseiluaren proiektu nagusiak ezagutu ahal izan ditu. Aurten, bere sorreraren hogeita bosgarren urteurrena da, eta euskararen normalizazioaren alde lan egiten duten erakunde eta eragile nagusiak biltzen ditu, 30 elkarte baino gehiago guztira. Besteak beste, hizkuntza-eskubideak eta gizarte-kohesioa, hizkuntza-politikak eta administrazioa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa eta hizkuntza kulturan eta eremu sozioekonomikoan hartzen ditu bere jardun-eremuak. Erakundeak, halaber, euskararen egoera eta hizkuntza-eskubideak nazioarteko erakundeetan zabaltzeko lan egiten du, eta Europako erakundeekin eta beste hizkuntza gutxitu batzuetako gizarte-eragileekin lankidetzan aritzen da.

Ollok, azpimarratu duenez, “euskarak biderkatu egiten du Nafarroako gizarte gisa dugun balioa”, eta Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuaren lan ildoak azaldu ditu. Azpimarratu duenez, “Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak dioen bezala, babes- eta sustapen-betebehar instituzionala betetzea dugu helburu”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!