M28 udal eta foru hauteskundeak

Sayasek eta Adanerok akordioa egin dute PPNrekin hauteskundeetarako

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 17a, 13:22

PPNko Javier Garcia eta Amelia Salanueva eta Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero diputatuak, popularren Iruñeko egoitzan. Argazkia: PPN

PPren siglekin aurkeztu da UPNtik kanporatutako diputatuek bultzatutako plataforma politikoa maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan.

Alderdi Popularraren egoitzan bildu dira gaur goizean alderdiko Nafarroako ordezkariak eta Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero UPNko diputatu ohiak. Datozen foru eta udal hauteskundeetara elkarrekin aurkeztuko direla erabaki ditu, PPren siglekin.

Akordioaren bidez, "EH Bilduk babestutako PSNren gobernuari "benetako alternatiba" eskaini nahi diote. Uste dute "ulertezina" dela "Nafarroako gobernagarritasunaren oinarria Nafarroa desagertzea helburu duen EH Bildu bezalako alderdi batean oinarritzea". Akordioaren helburua askatasuna, Nafarroa, Espainia, Konstituzioa eta Hobekuntza defendatzea dela azaldu dute.

Militantzia bertan behera utzi zien bi diputatuei UPNk, bi urte eta erdirako, Espainiako Kongresuan lan erreformari ezezkoa eman ostean. Plataforma bat osatu dute ondotik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!