Partzuergoak 12 lanpostu ditu, baina ez da lanpostu elebidunik aurreikusi 2022ko Plantilla Organikoan, nahiz eta Adios eta Tirapu eremu mistoan egon. Egoera salatzeko kexa jarri zuen Administrazioan Euskaraz Taldeak. “Partzuergoa saiatu zen argudiatzen, batetik, Administrazioan Euskaraz Taldea ez zegoela legitimatuta kexa aurkezteko, eta, bestetik, Partzuergoko langile batzuek badakitela euskaraz”, azaldu du taldeak ohar bidez.
Arartekoak, ordea, ohartarazi dio Plantilla Organikoa da profil elebiduna bermatzeko tresna. “Baldin Plantilla Organikoan profil elebiduna jasotzen ez bada, langile horiek alde egin dezakete, eta horien ordezkoek beharbada ez dute jakinen”, zehaztu du taldeak.
2023ko urtarrilaren 3an eman zion gomendioa Nafarroako Arartekoak. Eta bi hilabete ditu Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoak gomendioa onartzen duen erantzuteko.