200 euroko laguntza otsaila erdialdetik jaso ahal izango dute errenta baxuenak dituzten herritarrek

Euskalerria Irratia 2023ko urt. 11a, 12:29

Elma Saiz parlamentuan eginiko agerraldi batean.

Zehazki, otsailaren 15ean irekiko da epea.

Elma Saiz Nafarroako Gobernuko bozeramaile eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak asteazken honetan azaldu duenez, diru-sarrera baxuak dituzten pertsona fisikoentzako 200 euroko zuzeneko laguntza otsailaren 15etik martxoaren 31ra bitartean eskatu ahal izango da Nafarroan.

Saizek Gobernuaren bileraren osteko prentsaurrekoan adierazi duenez, "herritarrek laguntza jasotzeko eskubidea duten plataforma informatikoa martxan jartzeko prozesuan gaude".

Gainera, kontseilariak zehaztu duenez, Nafarroan laguntza hori jaso dezaketenen kopurua kalkulatzen ari dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!