Nerea Penak Kirol Merezimenduen Urrezko domina jaso du

Iosu Ganuza Garcia 2022ko abe. 1a, 14:04

Nerea Pena saria jaso ostean. Iturria: Nafarroako Gobernua

29 kirolarik jaso zuten zilarrezko garaikurra. 

Atzo banatu zituzten Kirol Merezimenduen sariak. Haien bidez, Foru Gobernuak konpromisoa aitortu eta kirol-ibilbide onenak bereizi nahi ditu, bai banakako kirolarienak, bai Foru Erkidegoan kirolaren sustapenean nabarmendu diren teknikarienak edo zuzendaritzakoenak.

Chivitek Urrezko Domina eman zion Nerea Pena eskubaloiko jokalariari, eta Zilarrezko Domina 29 herritarrei, kirolean eginiko lan eta dedikazio ibilbide luzeak saritzeko, bai teknikari, zuzendari, kudeatzaile edo epaile lanetan, hainbat disziplinatan.

Esan bezala 2022ko Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina Nerea Pena eskubaloiko jokalariarentzat izan zen, eta erreferente bat da kirol honetan eta beste edozein kiroletan jokatzen duten neska-mutilentzat, Chivitek adierazi zuenez. Nafarroako kirolaren elitean, bere lanarekin, beste asko atzetik etortzea lortu duen lehen emakumeetako bat da.

Penak ilusio bereziarekin jaso du saria, bere “ibilbideko une zail honetan, min hartuta urtebete” daramanean. Finlandiako Vipers Kristiansand-eko hegalekoak, makulu batzuen laguntzaz oholtzara igo zen. "Komunikabideei aipamen berezia” egin die “emakumezkoen kirolaren berri emateagatik”. “Kirol eta kirolari guztientzat ikusgarritasun handiagoa” eskatu zuen. Azkenik, azaldu zuen, ez dakiela “berriro jokatuko” duen, baina “oso zorionekoa” dela, izandako aukerarengatik.

Urrezko Domina eman aurretik, Zilarrezko Dominak eman zitzaizkien 29 profesionali, 25 gizoni eta 4 emakumeri, Foru Erkidegoan kirola sustatzeko kirol edo teknika lanetan jardun eta dedikazio handia izateagatik bertako kirolaren alde.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!