Emakumezkoen Osasunak jada badaki noren aurka lehiatuko den Kopako hurrengo kanporaketan, lehen mailako Barça ahalguztiduna hartuko dute etxean. Gaur egin dute zozketa Madrilen, Rozasen, eta aurkarigai guztien artean gogorrena egokitu zaio Kakun Mainzen taldeari.
Herrialde Katalanetako taldeak ligan jokatutako bederatzi partiduak irabazi ditu, 37 gol lortuz eta soilik bi jasota. Iaz Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen talde da Barça, soilik Lyonek partidu horretan lortu zuen mendean hartzea.
Irene Paredes jokalari euskaduna da Barçako jokalari, Erreala utzi eta PSGn jokatu ostean Bartzelonarako bidea hartu zuena. Bertan jokatzen du ere munduko jokalaririk onenaren saria jaso berri duen Alexia Putellas.